Ahalmen pasibo

Ahalmen pasiboa edo ahalmen juridikoa harreman juridikoek sortzen dituzten eskubide eta betebeharrak izateko gaitasuna da. Espainiako Kode Zibileko 20. artikuluak dioenez, pertsona kontsideratuko da jaiotako umea, jaio eta denbora gutxira hiltzen bada ere, eta Espainiako Erregistro Zibilean inskribatu ahal izango da. Beraz, ahalmen pasibo hau, pertsona (fisikoa nahiz juridikoa) eratzen den une beretik sortzen da, hau da, aski da pertsona jaiotzea ahalmen juridiko hau izateko.

Nahiz eta pertsonek jaio eta berehala gaitasun berezirik ez izan, gutxienez zibilki babestuta egongo dira eta interes eta eskubide batzuk izango dituzte. Beraz, ahalmen pasiboa pertsona guztiek subjektu juridiko hutsa izateagatik duten ahalmena da eskubide eta obligazioak edukitzeko. Hori horrela, pertsona bat ez bada gai bere eskubideak kudeatzeko, legezko ordezkari bat izendatuko zaio.[1]

  1. «Capacidad» www.enciclopedia-juridica.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search